BBVA bankuaren egoitzara eraman dute Rojavaren aldeko aldarria
Gasteizko Kurdistanekiko Elkartasun taldeak bankak armamentuan egiten dituen inbertsio milionarioak salatu ditu BBVAk Dato kalean duen egoitzaren aurrean
Turkiak Rojavaren aurkako operazio militarra ekin zuen duela aste gutxi, ordutik hainbat elkartasun ekimen burutu ditu Gasteizko Kurdistanekiko Elkartasun Taldeak Herri Kurduari elkartasuna adierazi eta gerrarekin kolaboratzen duten instituzio eta enpresak salatzeko, hala nola Turkish Airlines konpainiaren aurka.
Atzo, elkarretaratzea egin zuten Dato kalean BBVAk duen bulegoaren aurrean: “Banka armatua salatu zuten bertan, Gerrarekin banka handiak aberastu besterik ez dira egiten” azaldu zuten, “Sistema kapitalistarentzat dena da zilegi, gutxiengo batek, baliabide estrategikoak eta lurraldeak kontrolatzen jarraitzeko heriotza eta suntsipena sortu behar baditu ere”.
“Gerra makina martxan jartzeko” milioika euro behar direla adierazi zuen atzo Kurdistanekiko Elkartasun Taldeak, baita datuak aurkeztu ere, 2013 eta 2018 urte bitartean BBVAk 2.673.026.368,28 € inbertitu ditu armagintzan,
Guzti honen aurrean Rojavari elkartasuna adierazi diote beste behin, “Kurdistan, duen garrantzia geoestrategikoarengatik eta erakutsi duen antolakuntza alternatiborako gaitasunarengatik begi puntuan jarri dute munduko potentziek”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!