Gasteizko Mugimendu Feministak salatu du Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian egiten diren abortuen %95a klinika pribatuetan izaten direla
Gasteizko Mugimendu Feministak komunikatu bat plazaratu zuen astelehenean Askabide Klinikaren aurrean jartzen ziren ultrakatolikoen epaiketaren harira. Bertan «emakumeen* gorputzen gaineko erabakia kolokan jartzen ari den honetan» abortu libre eta publikoaren alde posizionatzen direla aldarrikatu dute. Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian egiten diren abortuen %95a klinika pribatuetan izaten direla salatu dute, eta, beraz, Euskal Herriko osasungintza sistemak ez duela abortatzeko eskubidea bermatzen.
Komunikatuan hainbat aldarrikapen gehitu dituzte: «Batetik emakumeak* babestuko dituzten legeen beharra, abortu eskubidea ezbaian egon gabe. Bestetik abortua aske egiteko bermeen beharra irain, mehatxu eta jazarpenik jasan gabe. Bukatzeko abortua publikoa eta hau libreki eta epai moralistarik gabe egin ahal izatea».

Askabide klinikako gertakarien inguruko epaiketa
Gaur egingo da abortu kliniken aurrean emakumeak jazartzen egon ziren 21 pertsonen aurkako epaiketaren azken ahozko saioa. Gasteizko zigor-arloko lehen epaitegian burutzen ari den epaiketan, fiskalak bost hilabeteko espetxe-zigorra edo gizartearentzako lanak eskatu ditu 21 inputatuentzat. Akusazio partikularrak bere aldetik 20.000 euroko kalte ordainak gehitu dizkio eskaera horri.
Bea Ilardiak, Askabide Klinikako abokatuak, Pikara Magazineri eskainitako elkarrizketa batean esan du kondena bat lortzeak zuzenean Askabide Klinikara, edo beste edozein klinikara, hurbiltzea galaraziko diela abortuaren kontra mobilizatzen direnei. Horrela, emakumeek modu seguru batean egin ahalko dituzte sartu-irtenak abortatze kliniketara eta jazarpena ekidingo dute. Aldiz, epaia galduz gero, abortuaren aurka mobilizatzen direnek modu legalean egin ahalko dute eta emakumeak hertsatu ahalko dituzte.
OPA Herri Plataformaren hitzak
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak salatu du haurdunaldien borondatezko etendura 1/2023 Lege Organikoan onartua dagoela eta, beraz, eskubide bat dela. Honekin Alberto Martinez Osasun kontseilariaren hitzak ekarri dituzte gogora, 2027rako osasun sistema publikoak haurdunaldien borondatezko etete guztiak bere gain hartuko zituela esan baitzuen. Martinezen hitzetan, «erabaki politikoa da, emakumearen eskubide horrekiko Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa bermatzeko». Era berean, «keinu sinbolikoa» dela ere esan zuen, «eskubide hori sisteman integratzeko».
OPA Herri Plataformak gogorarazi dio Osasun kontseilariari ez dela «keinu sinboliko» bat, betetzen ez den eskubide bat baizik. Haurdunaldien borondatezko etendurak guztiak Osakidetzan egiten egon beharko lirateke, baina legearen aplikazioak dagoeneko 2 urteko atzerapena du OPAren arabera. Martinezek esan duen epean aplikatzen bada, 4 urteko atzerapenarekin aplikatuko da legea. Herri Plataformatik gehitu dute osasun publikoaren pribatizazioa ez dela kontu tekniko bat, erabaki politiko bat baizik eta pribatizatutako beste zerbitzu batzuk publifikatzeko eskatu diote.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
