Arabako Bertsolari Txapelketan arituko diren 18 bertsolariak erabakita geratu dira
Azken asteburu honetan, 2019ko Txapelketako bertsolariak definitzeko azken hiru kanporaketak jokatu dira, Bastida, Agurain eta Murgian. Honenbestez, erabakita geratu da otsaileko txapelketa jokatuko duten 18kotea. Bost kanporaketa hauetatik 13 bertsolari sailkatuko dira 2019ko txapelketara. 2017ko txapelketako finalistak sailkatuta daude zuzenean.
Bastidako kanporaketan, Eli Plazaola gai-jartzailearen eginduetara aritu ziren 6 bertsolariak. Rikardo Gonzalez de Duranak lortu zuen txapelketarako txartel zuzena. Hauxek izan ziren bertsolariek lortutako puntuazioak: Rikardo Gonzalez de Durana 178 puntu, Jon Ruiz de Pinedo 152,5 puntu, Unai Mendibil 146 puntu, Xabi Antia 129,5 puntu eta Iñaki Cabeza 129,5 puntu. Xabi Igoa 2017ko finalista izateagatik zuzenean sailkatua dago, saioa osatzeko aritu zen saio honetan kantuan.
4. kanporaketa Agurainen burutu zen, Etxaun Otañok jarritako gaiei erantzunez aritu ziren 6 bertsolariak. Peru Abarrategi, kanporaketako irabazlea, zuzenean pasako da txapelketan jokatzera. Jarraian ageri dira bertsolarien puntuazioa: Peru Abarrategi 179 puntu, Ainhoa Comas 172 puntu, Oier Arbina 142 puntu eta Aitor Najera 132,5 puntu. Jagoba Apaolaza baja izan zen saio honetan eta Oihane Pereak ordezkatu zuen puntuatu gabe. Iñaki Viñaspre 2017ko finalista izateagatik zuzenean sailkatua dago, saioa osatzeko aritu zen saio honetan kantuan.
Eta azkenik, Murgian jokatutako bosgarren eta azken kanporaketan, Aitana Iradier gai emailearen esanetara izan ziren bertsolariak. Aroa Arrizubieta izan zen kanporaketako garaile eta beraz txapelketako 18kotea zuzenean osatuko duena. Bertsolariek lortutako puntuazioak ondorengoak izan ziren: Aroa Arrizubieta 177 puntu, Beñat Garaio 166 puntu, Felipe Zelaieta 161 puntu, Martin Abarrategi 147,5 puntu, eta Xabi Rico 141 puntu. Serapio Lopez 2017ko finalista izateagatik zuzenean sailkatua dago, saioa osatzeko aritu zen saio honetan kantuan.
Murgiako kanporaketak itxi du sailkapena eta honenbestez erabakita geratu da 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako 18kotea. Jarrain ageri direnak:
2017ko 5 finalistak:
- Oihane Perea
- Manex Agirre
- Xabi Igoa
- Iñaki Viñaspre
- Serapio Lopez
Eta kanporaketetan sailkatutako ondorengo 13 hauek:
1. Andere Arriolabengoa 165 puntu (1. kanporaketako irabazlea)
2. Irati Anda 169 puntu (2. kanporaketako irabazlea)
3. Rikardo Gonzalez de Durana 178 puntu (3. kanporaketako irabazlea)
4. Peru Abarrategi 179 puntu (4.kanporaketako irabazlea)
5. Aroa Arrizubieta 177 puntu (5.kanporaketako irabazlea)
6. Ainhoa Comas 172 puntu
7. Beñat Garaio 166 puntu
8. Aitor Ugarte 161 puntu
9. Felipe Zelaieta 161 puntu
10. Unai Anda 160 puntu
11. Izar Mendiguren 158 puntu
12. Paula Amilburu 157 puntu
13. Manu Bendala 154,5 puntu
Guztira 18 bertsolari izango dira. 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa otsailaren 2an aurkeztuko da, eta finala martxoaren 1ean jokatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!