‘Alexia’ plataforma birtualaren aurka erantzuteko deia egin dute Aiaraldeko ikasleek
Aiaraldeko Ikasle Autodefentsa Sareak Alexia izenarekin ezaguna den plataforma birtualaren aurkako lanketa hasiko du. Gurasoei “erosotasuna” sortzen dizkio programak, baina ikasleak “kontrol hutsera” mugatzen dituela uste dute.

Ikasleen mobilizazio bat eskualdean | Argazkia: @aiaraldea
Aiaraldeko Ikasle Autodefentsa Sareak Alexia izenarekin ezaguna den plataforma birtualaren aurka indarrak batzeko deia egin du. Ikasleek salatu dutenez, plataforma birtualak -ebaluazioko notak igotzeko erabiltzen dena- bere funtzioak handitu ditu, kalifikazioak ez diren beste esparru batzuetara bere jarduera zabalduz.
Alexiak, egun, ikasleriaren egunerokotasunaren berri ematen duela gaitzetsi dute, ikasleek burutzen dituzten jardun oro kontrolatuz: puntualitate faltak, ez-etortzeak, kanporatzeak edota jarrerak. “Ikasleon haserrea nabarmen hasi da, plataformaren jardunak ikasleriaren eguneroko praktika urratzen duelako”, adierazi dute ohar batean. Erabaki hau, ikasleen artean ongi etorria ez dela izan uste dute, “gurasoekin asteburuko liskarrak” izanik horren adibide, gurasoek “falta” hauen berri dutenean edota ikasleriaren askatasun eta eskubideen inguruan eztabaidatzerakoan.
Gainera, plataforma irakasle zein gurasoentzat “aberasgarria” izan daitekeela uste dute, “erosotasun” handia eskaintzen dielako. “Irakasleak bere posiziotik hartutako neurriaren berri ematen die gurasoei, horren adibide da Alexian erabilitako terminologia edota jarrerak epaitzeko ikuspegi subjektibista, hau da, soilik irakasleak du jarrera bat egokia den edo ez epaitzeko aukera”. Honen ondorioz, gurasoek, irakasleen arrazoiak bete-betean onartzen dituztela azaldu dute.
Ikasleak, aldiz, “oso egoera prekario” batean kokatzen dira. “Ikasleok gure iritzia zein gertaeraren inguruan dugun ulerkera esposatzeko aukera guztiak galtzen ditugu. Alexia kontrol hutsera mugatzen da”.
“Ikas-baldintzak bermatu ez eta gehiago zapaltzen gaituen tresna da”
Salaketaren beste esparru bat, Alexiak soilik ondorioei erreparatzen diela da, ez ondorio horietara heltzeko gertakizun edo arrazoiei. “Ikasleon egoera ez du aztertzen : klasean nola sentitzen garen, lantzen dugun
edukia guretzat egokia den ala ez, egun txarra izan dugun ala ez… Hau da, arazo estruktural baten aurrean eztabaidatu baino (hezkuntza-sistemaren porrota) horren ondorio diren jarrerak kolpatzen ditu”. Era berean, “Alexiaren erabilera hainbeste goraipatzen duen Ikastolen Elkarteak hezkuntza ereduari kontraesanak sortzen dizkio, ikasleon garapena, autonomia zein kritikotasuna zapalduz”.
Zentzu honetan, plataforma birtualak “ikasleon ikas-baldintzak bermatu ez eta gehiago zapaltzen gaituen tresna” dela ondorioztatu dute. Horregatik, ikasleria osoari dei egin diote haiekin batera honen aurka borrokatzera.
Bukatzeko, irakasleei Alexiaren erabilerarekin bukatzea eskatu diete, ikasleen aldarrikapenen zilegitasuna onartuz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
