Elecnor Telecomunicaciones enpresako langileek hilabete bete dute greba mugagabean
Abenduaren 9an ekin zioten greba mugagabeari Elecnor Telecounicacioneseko langileek. Grebak hilabete bat bete duen honetan manifestazioa egin dute gasteizko erdigunetik LAB eta ELA sindikatuek bultzatuta.
Elecnor Telecomunicaciones enpresako langileak urrian hasi ziren jasaten zituzten lan baldintza prekarioak hobetze aldera mobilizatzen. Bost greba egunean ostean eta zuzendaritzaren negoziatzeko borondate faltaren aurrean, iragan abenduaren 9an, greba mugagabeari ekin zioten.
Hilabete bete dute gaur greba mugagabean eta denbora tarte honetan enpresak ez du negoziazio mahai batean esertzeko inolako asmorik erakutsi. Abenduaren 23an batzartu zen azkenekoz langileekin, greba mugagabea abiatu zenetik deitu duten bilera bakarra, aurretik telefono deietara eta posta elektornikoen trukera mugatu du interlokuzioa Elecnorrek. Abenduaren 26tik hona enpresak ez die langile ordezkariei erantzun, are gehiago bezeroen artean lan-gatazka konponduta zegoela zabaltzen aritu da zuzendaritza.
🎥 Los trabajadores de Elecnor Telecomunicaciones cumplen hoy un mes de huelga indefinida, en lucha por un convenio justo.
Los delegados Aitor Romero (ELA) y Aitor Perez de Arrilucea (LAB) nos cuentan cuáles son las razones que les han llevado a movilizarse pic.twitter.com/jDTqi0SDhe
— Hala Bedi (@halabedi) January 9, 2020
Enpresaren jarrerak, negoziaziorako borondate falta erakusteaz gain gatazka blokeatzeko duen intentzioa ere erakusten du. Bi aldeen arteko hurbilketa bat egon den aldiro edo langileek gatazka desblokeatzeko urratsak eman dituztenean aldagai berriak sartu ditu zuzendaritzak negoziazioan edo aurretik onartutako puntuak erretiratu ditu akordiotik.
Gatzaka blokeatzeko nahairen erakusle ere bada Bizkaia eta Nafarroako langileak bidali izana Arban lan egitera, langileen greba eskubidea urratuz. Langileek PRECOaren bitartekaritza eskatu dute zuzendaritza mahai baten bueltan eser dadin eskatzeko. Bide beretik, Arabako Foru Aldundiarengana jo zuten aurreko astean instituzio publikoari lan gatazkaren nondik norakoak azaltzeko, Arabako Foru Aldundiak Elecnor telecomunicaciones enpresaren zerbitzuak jasotzen baititu. Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak ere enpresaren zerbitzuak jasotzen dituzte, langileak bi erakundeekin batzartzea aztertzen ari dira, hauek ere gatazkaren konponbidean inplikatu daitezen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!












