“Zer gertatzen da Sirian?”: Hitzaldia Hala Bedin Siriako gatazkari buruz
JARKI antolakunde iraultzaileak Siriako egoera geopolitikoa aztertzeko hitzaldia antolatu du abenduaren 10ean, 19:00etan, Hala Bedi tabernan. Ekitaldian, soziologo eta idazle José Antonio Egidok hartuko du parte, bere "Siria es el centro del mundo" liburuan oinarrituta.
Siriako gerraren testuingurua jorratuko dira, Israel eta NATOk Aleppo eta inguruak suntsitzeko duten eraginari arreta berezia eskainiz. JARKIk hitzaldia Ekialde Hurbileko egoera konplexua hobeto ulertzeko antolatu du, eta gaztelaniaz egingo da, itzulpen zerbitzuarekin.
Ez galdu aukera Siriaren errealitatera gerturatzeko eta salafismoaren, sionismoaren eta inperialismoaren aurkako borrokaren gakoak ezagutzeko. Siriaren alde!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!