Hutsik geratu da Artium museoko arreta laguntzaile-zerbitzua esleitzeko lehiaketa
Enpresarik ez da aurkeztu arreta laguntzaile-zerbitzua esleitzeko lehiaketara. Zuzendaritzak pleguak aldatu behar ditu orain eta langileei jakinarazi die prest dagoela beraiekin batzartu eta baldintzak adosteko. Langileek biharko greba egunarekin aurrera jarraituko dute eta bihar prentsaurrekoa eskainiko dute 11:00etan.
Artium museoko arreta laguntzaile-zerbitzua esleitzeko lehiaketara enpresarik ez aurkeztea zen museoko langileek murrizketak eta kaleratzeak ekiditeko zuten bide bakarra. Horrela gertatu da eta lehiaketa hutsik geratu baita. Museoko zuzendaritzak plegu berriak aurkeztu beharko ditu orain eta, diputazioko kultur sailaren bitartekaritzaz, prest azaldu da langileekin batera baldintza berriak adosteko.
Pozez hartu dute albistea langileek baina biharko aurreikusitako hirugarren greba egunarekin aurrera jarraituko dute. Bihar agerraldia eskainiko dute xehetasun gehiago emateko, 11:00etan Artium museoaren plazan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!