Urriaren 1eko erreferendumaren urteurrenean elkartasuna adierazi diote herri katalanari
Kataluniako autodeterminazio erreferendumak bi urte betekzituen atzo. Sortuk eta CDR-Gasteizek elkarretaratzea egin zuten Andra Mari Zuriaren plazan "Autodeterminazioa ez da delitua!" lemapean
Atzo bi urte beteko ziren Kataluniako erreferenduma ospatu zenetik. CDRko kideen espetxeratzeak eta buruzagi katalanen aurkako berehalako Auzitegi Gorenaren sententziak markatuktako urtemuga. Testuinguru honetan Sortuk elkarretaratzeak antolatu zituen Hego Euskal Herriko hiriburuetan “Autodeterminazioa ez da delitua! Euskal Herria Kataluniarekin bat” lemapean. Gasteizen Andra Mari Zuriaren plazan dozenaka lagun batu ziren herri katalanari elkartasuna adierazteko, CDR-Gasteizek eta Sortuk elkarrekin deitutako mobilizazioan.
Katalunia begipuntuan
Bi urte igaro dira 2017ko urriaren 1ean bi milioi herritarrek baino gehiagok Kataluniako autodeterminazio erreferendumean parte hartu zutenetik. Polizia gogor oldartu zen egun hartan. Estatuak ere irmoki erantzun zuen Kataluniaren aurka, 155. artikulua aplikatuta Gobernu Autonomikoa indargabetu eta hainbat buruzagi subiranista kartzelaratu zituen, beste batzuek erbestera ihes egin behar izan zuten, Gasteizen izan zen Anna Gabriel kasu.
Duela hilabte gutxi bukatu da buruzagi subiranisten aurkako epaiketa, eta epaia hurrengo asteetan egin daiteke publiko. Horren esperoan, Estatuaren indarkeriak ez du etenik Katalunian. Astelehenean Guardia zibilaren operazio erraldoi batean bederatzi herritar atxilotu zituzten eta epaileak zazpi behin-behinean espetxeratu zituen “talde terrorista” bateko kide izatea leporatuta.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!