Salburua Eskolan hutsik zeuden bi lanpostuak beteko ditu Hezkuntza Sailak
Atzoko protestek eragina izan dute eta Hezkuntza Sailak bi irakasle gehiago bidaliko ditu Salburua Eskolara. Haur hezkuntzako eta gorputz-heziketako bi lanpostu hutsik zeuden iraila hasieratik eta zuzendaritza taldeak bere funtzioak alde batera utziak zituen horiek betetzeko
Elkarretaratzea egin zuten atzo goizean Salburua Eskolako irakasle eta gurasoek zentroak bizi dituen murrizketak eta muturreko egoera salatzeko. Eskola kontseiluak ez-ohiko bilkuran erabaki zuen zuzendaritza taldeko kideek zuzendaritza lanak alde batera uztea haur hezkuntzan eta gorputz hezkuntzan hutsik zeuden bi lanpostu betetzeko.
Hezkuntza Sailak guraso eta irakasleen protestei erantzunez bi irakasle gehiago jarriko dituela iragarri du, hutsik dauden bi lanpostu horiek betetzeko. Salburua Eskolak iriala hasieran kudetau zuen bi langile horien eskaera baina protestak hasi diren arte ez du erantzunik jaso.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!