Ertzaintzari erantzukizunak eskatu dizkiote eragile sozial eta politikoek, Martxoak 3ko erasoengatik
Asteazkenerako agerraldi masiboa deitu dute Gasteizko Martxoak 3 plazan, “errepresiorik gabeko Martxoak 3 herrikoiaren alde”. Aske antolakundeak astelehenean egin du protesta, eta atxilotuei elkartasuna adierazi die. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek azalpenak eskatu dizkiote Jaurlaritzari; Erkorekari ohartarazi diote ezin diola “bizkarrik eman” gertatutakoari, eta salatu dute Ertzaintzak “neurrigabe” jokatu zuela.
