Zaramagako elizako Memoria eta Giza Eskubideen zentroari bultzada ematea exijitu die instituzioei “Memoria Gara” ekimenak
"Hitzetatik ekintzetara" igarotzea exijitu die Memoria Gara ekimenak instituzio publikoei. Zaramagako San Frantzizko elizan Giza Eskubideen eta Memoriaren zentroa eraikitzeko neurriak hartzea eskatu dute Katedral Berriaren aurrean prestatu duten "M3 PHOTO" erakusketaren harira egin duten agerraldian. Otsailean proiektuan sakontzeko jardunaldiak egingo dituzte.
