Martxoak 8aren aldeko aldarriz jantzi dituzte Gasteizko estatuak
Gasteizko Mugimendu Feministak, martxoaren 8aren aldeko aldarriz jantzi ditu hiriko estatuak, Historia idatzi duten milaka emakumeen* memoria kolektiboa berreskurtzeko
Gehiago…
Gehiago…
Gasteizko Mugimendu Feministak, martxoaren 8aren aldeko aldarriz jantzi ditu hiriko estatuak, Historia idatzi duten milaka emakumeen* memoria kolektiboa berreskurtzeko
Manifestazioa egin dute, iragan asteleheneteikgreban dauden EHUk eta Hezkuntza Sailak azpikontratatutako garbitzaileek. Emakunderen egoitzaraino eraman dituzte beraien aldarrikapenak erakunde publikoek bost urtez luzatu den lan gatazkan eskuhartu dezaten
Mozal Legea “indargabetzearen alde” dagoela azaldu du Marian Gutiérrez Segurtasun zinegotziak, baina indarrean dagoen bitartean ez aplikatzea “delitua” litzatekeela eta “Zaballako espetxean” amaituko lukeela. Horrez gain, grebarekin lotuta zortzi gasteiztar auzipetzeko eskatu dio Udalak guardia epaitegiari.
2019an desalojatu zuen Gasteizko Udaltzaingoak Alaba Belasko jauregian abiatutako Talka espazio feminista. Desalojoan zehar bi pertsona atxilotuak izan ziren eta gaur epailearen aurrean deklaratu dute. Talkako kideek elkarretaratzea egin dute epaitegiaren aurrean. “Hau ez da epaiketa bat, hau herri mugimenduari egindako hamaikagarren erasoaren justifikazio legala da” azaldu dute.
Prentsaurrekoa egin dute gaur goizean Arabako erresidentzia pribatuetako langileek. Urtebete baino gehiago daramate, besteak beste, langile kopuru murritzari eta soldata baxuei aurre egingo dien hitzarmen kolektibo baten aldeko borrokan.
[:es]“Hartuemana” liburuxkak kritika eta autokritikaren kulturan ekarpena egitea du helburu.
Martxoaren 3ko sarraskitik 44 urte igaro dira gaur. Ekitaldi eta mobilizazio desberdinek orduan eraildako bost langileen memoria ekarri dute gogora, baita urte hasieratik Euskal Herrian prekarietatearen eskuetan hildako 14 langileena ere. Hala Bedik mobilizazio nagusiko irudiak bildu ditu hurrengo galerian.
Kaleratzeen bideari ekin dio berriz Laminaciones Arregui enpresak. Azken hilabetetan langileek burututako mobilizazio eta protestei entzungor eginez zortzi langile kaleratu zituen iragan astean. Enpresa Batzordeak mobilizazio berriak iragarri ditu.