200 dantzari gaztek kolorez eta musikaz beteko dituzte Gasteizko kaleak larunbatean
Gasteizko kale eta plazak dantza, kolore eta musikaz blai izango dira datorren larunbatean, martxoaren 28an. 36. Arabako Eskolarteko Euskal Dantza Topaketa ospatuko da, eta 5 eta 15 urte bitarteko 200 dantzarik hartuko dute parte.
