Mendiolak “kontzejuaren hitza errespetzea” eskatu du
Mendiolako kontzejuak “kontzejuek orokorrean hartzen dituzten erabakiak errespetatzea” eskatu du. Zentzu berean, “Mendiolakoen eta bertako herritarren hitza balioan jartzea” aldarrikatu dute.
Asteak igaro dira Mendiolako kontzejuak Olarizuko gurutze frankista botatzea erabaki zuenetik. Orain, Mendiolako Kontzejuko kideen ustez, administrazio txikien eskumenak zalantzan daudela uste dute.
Izan ere, hilabeteetako eztabaiden eta bileren ostean, gurutzea bera mugitzea edo botatzea erabaki dute. Kutzemendiko Gurutzeko Komisioa ez da bakarrik geratu nahi. Hori dela eta, Arabako gainontzeko kontzejuekin harremanetan jarri dira eta adhesio bila dabiltza “autonomia mantentzeko”. Kontzejuari dagozkion gaietan “errespetua” eskatzen dute, “erabakiarekin ados egon ala ez”.
Astelehenean, irailaren 10ean, Olarizu egunean, agerraldia egingo dute Mendiolan bertan, aurrerago emango dituzte urratsen berri emateko.
-
“A vueltas con la Cruz de Olarizu” -Josemari López de Arbina-
-
“Olarizu: información sí, manipulación no” -Koldo Camón Erostarbe-
-
Aprueban el “derribo o en su caso la retirada” de la cruz franquista de Olarizu
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!