Maialen Saez de Okariz: “Egoera hauetan autoantolakuntza bultzatu behar dugu”
Batera Zaintza Sare Herritarra sortu da Gasteizen, dagoeneko, 1.500 boluntario baino gehiagorekin.
Batera zaintza sare herritarra sortu da Gasteizen, koronabirusaren eraginez eratorritako testuinguruak sortzen dituen zaintza beharrei aurre egiteko helburuaz. Honen inguruan mintzatzeko, Maialen Saez de Okariz izan dugu Hizpidean.
Egoeraren larritasunari era kolektiboan erantzuteko, sarean laguntza eskainiko duten boluntarioak eta laguntza eskatuko duen jendea egonen dira. Horiek guztiak posta elektroniko, sare sozial edota 603 321 851 telefonoaren bidez batu ahal izango dira sarera. Ostiralean, martxoaren 13an, sortutako sare honek atzo gauean 1.500 boluntarioak gailendu zituela aipatu beharra dagoela azpimarratu du Maialenek.
Bestetik, bizilagunak blokeka eta portalka antolatzeko gonbidapena ere zabaldu du, Batera saretik informazio gehiago eskuratu ahal izango delarik.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!