Borroka da bidea
Aieteko ekimenak sekulako esperantza piztu zuen Euskal Herrian. Bost pundutan bildua zen bideorria: 1- ETAk borroka armatua bazterrera utzi, 2- Bi gobernamenduak prozesuan sartu ETAk lehen pundua betetzen badu, 3- Elkarbizitza errextuko luketen urratsak emaitea bi aldetako biktimak ezagutuz ta lagunduz, 4- Arduradun politikoek aterabide politikoei bidea zabaltzea, 5- Batzorde bat sortzea bideorri horren obratzeko. […]
Parkamena
Aupa lagunok! Parkatuko didazue baina kokoteraino nago parkamen kontu honekin. Kokoteraino uneoro medioetan erabiltzen ari diren “sinesten dut” pareko “parkamen sakratua”ren erabileraz. Zorioneko edo zorigaiztoko parkamen demokratiko honek erabat nahasten nau. 1.-Euskaldun jaio nintzen, euskaldun, hor pekatua. Euskeraz hazi nahi eta ezin, hor pekatua. Etxean eta etxegiroan bai euskeraz, ez genekien besterik, baina eskolaratze orduan […]
