Ikasle bat atxilotu dute campusean, ikasle grebaren harira propaganda egiten ari zela
Polizia-indarrek martxoaren 30eko grebari lotutako propaganda politikoa egiten ari ziren hainbat ikasleren aurka egin dute Gasteizko campusean, eta gazteetako bat atxilo eraman dute.
Gedar.eus-en arabera, grebara deitzeko propaganda-ekintza bat egiten ari zirela, hainbat ikasle jarraitu ditu kalez jantzitako polizia-agente batek. Udaltzaingoari hots egin dio hark, eta udaltzainak campusera bertaratu dira. Fakultateetako batean babes hartzea lortu du gerora atxilotua izan den ikasleak, baina indarrez irtenarazi dute udaltzainek. Fakultate inguruan atxikirik izan ostean, Gasteizko Udaltzaingoaren Gamarrako polizia-etxera eraman dute.
Atxiloketa zela-eta, EHUko autoritateekin harremanetan jarri dira hainbat ikasle, baina “jarrera erabat pasiboa” erakutsi du unibertsitateak, gazteek azaldu dutenez. “Informazio-bideak moztu dizkigute eta atxiloketa euren muturren parean izan den arren, ez dute esku hartu”, salatu dute.
Iluntzean protesta bat egin dute Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan. Ondoren jakinarazi dute atxiloturiko ikaslea aske atera berri zela, orduak egin ondoren polizia-etxean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!