“Hiltzera kondenatzen gaituzte”
Gaur, urtarrilaren 10ean, dozenaka pertsona bildu dira Posta kaleko Correosen aurrean, Gasteizko erdigunean, Excavaciones Mendiolako langile baten heriotza lan istripu batean salatzeko. ELA sindikatuak antolatutako deialdia eguerdian eg
“Hiltzera kondenatzen gaituzte” lelopean, bertaratutakoek justizia eskatu dute eta patronala eta erakundeak egoeraren erantzule egin dituzte, gertaera tragiko honetara eraman zuten baldintzengatik. Kartel eta hitzaldietan, sektoreko segurtasun neurrien faltan jarri dute arreta eta Eusko Jaurlaritza konplizetzat jo dute, #JaurlaritzaKonplizea traolarekin.
ELA sindikatuak istripuaren inguruabarrak sakon ikertzea eskatu du eta lan ingurune seguruak bermatzeko konpromiso irmoa galdegin du. “Langileen bizitzak enpresen arduragabekeriagatik eta erakundeen axolagabekeriagatik arriskuan jartzen jarraitzea ezin dugu onartu”, adierazi du sindikatuko ordezkari batek kontzentrazioan.
Ekitaldia minutu bateko isilunearekin amaitu da, hildako langilea oroitzeko, eta ondoren txalo bat jo da haren familia eta lankideekiko elkartasun gisa. ELAtik jakinarazi dute mobilizatzen jarraituko dutela prekarietate laboralaren eta lan istripuen aurkako neurri zehatz eta eraginkorrak hartu daitezen eskatzen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!