Gazte Blokearen asanblada irekia egingo dute otsailaren 5ean
Martxoaren 3an eta 8an kaleak hartzeko dei egin du Gasteizko Gazte Blokeak. Datozen "borroka egunen" antolaketan sakontzeko asanblada irekia deitu dute datorren otsailaren 5ean Gasteizko Gaztetxean
Gasteizko Gazte Blokea hasia da hurrengo hilabetetan “egutegian gorriz markatutako egunei” begira antolatzen. Martxoaren 3an eta martxoaren 8an mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu die Gasteizko gazte langileei. “Negu Gorria” izena jarri diete aurretik dituzten egunei. “Gasteizko kale hotzak berotu eta kapitalismoaren aurka antolatzeko egunak”.
“Kalse borroka sustatzeko beharra” ikusi dute eta borroka ideologikoa eta antolakuntza baliatuko dituzte horretarako. Bide horretan, asanblada irekia antolatu du Gazte Blokeak datorren otsailaren 5erako, arratsaldeko 19:00etan, Gasteizko Gaztetxean. Hiru mugarri jarri dituzte hurrengo hilabetetarako: Inauteri okupak, martxoaren 3a eta martxoaren 8a. Asanblada irekia burutzeaz gain Gazte Blokearen iragan urtetako esperientziak aztertuko dituzte ere.
Otsailaren 5eko asanblada irekiaren aurretik, eta prozesu berdinaren parte dela ulertuta, urtarrilaren 30erako Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak deitu duen Greba Orokorrera batzeko dei egin dute, “historikoki, gazte langileok horrelako egunetan kaleak gure egin ditugu, eta aurten ere, egingo ditugu”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!