Euskal Herriko azken erailketa matxista salatuko dute
Astebetean bigarren erailketa matxista Euskal Herrian. Emakumeen Mundu Martxak elkarretaratzea deitu du Gasteizen.
Astebetean, bigarrena. Gizonezko batek emaztea hil du Bardozen (Lapurdin). 90 urteko gizonak 72 urteko emakumea eskopetaz hil du eta bere buruaz beste egindu gizonak.
Iragan astean 83 urteko beste gizon batek 81 urteko ematea hil zuen Lapurdin, Urruñan eta Euskal Herriko Mugimendu Martxak protokoloa aktibatu zuen erasoari erantzuteko.
Kasu honetan ere, protokoloa aktibatu dute eta Mugimendu Feministako kideek kaleak hartuko dituzte berriz. Gasteizen, ostegunean, ekainaren 27an, egingo dute elkarretaratzea: 20:00etan Andra Mari Zuriaren plazan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!