Euskal Errepublikanismoa | Bitartekoak helburu bihurtzen direnean
Unai Apaolazaren kolaborazioa.
Hauteskundeak datoz eta horrek, Hala Bedi irratiko kolaboratzailea den Unai Apaolazarentzat, albo-kalteak dakarzkigu mundu hau aldatu nahi dugunontzako. Bitartekoa dena helburutzat hartzeak duen arriskuaz jabetzeko, Karlismoaren hartu du adibide bezala.
Alderdien joko politikoari kritika egin eta helburua, independentista berriak sortzea izan beharko lukeela azpimarratu du.
Kolaborazioaren zehar Burgosko epaiketa dela eta aipatu duen Jean Paul Sartreren hitzaurrea hemen irakurri daiteke.
Kolaborazio mamitsua, ohi bezala, hemen entzun daiteke.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!