Willis Drummond eta Azken Aukera taldeekin itzuliko da Muinoko Hotsak
Martxoan bi jaialdi antolatuko dituzte elkarlanean Hala Bedik eta Gasteizko Gaztetxeak. Azken Aukerak diskoa aurkeztuko du eta Willis Drummond hirukote formatuan itzuliko da oholtza gainera.
Gabonetako egunak eta Gaztetxeko obrak behin pasata, Muinoko Hotsak bueltan da. Muinoko etxeak eta Hala Bedik elkarlanean ekoizten duten ekimena martxoaren 1ean itzuliko da oholtza gainera.
Lehenengo bi taldeak Azken Aukera eta Willis Drummond izango dira. Azken Aukera Gasteizen jaiotako rock alternatibo laukotea da eta Durangoko Azokan aurkeztu zuen azkenengo lana, ‘Ikaro’, 6 abestitako diskoa. Tartean, “Badirudi” kantua aurkituko dugu, non, Willis Drummond taldeko Jurgi Erkizak parte hartu duen.
Willis Drummond izango da bigarren taldea. Joseba Baleztenak utziko zuela iragarri ondoren, nork ordezkatuko zuen jakitea falta zen: bada aurrerantzean hirukotea izango da Willis Drummond. Hortaz, laukote eta boskote izan ondoren, jatorrizko formatura itzuliko da duela 15 urte sorturiko taldea: Jurgi Ekiza (ahotsa eta gitarra), Xan Bidegain (baxua) eta Felix Buff (bateria).
Alta, Muinoko Hotsak bi jaialdi egongo dira Gasteizko gaztetxean. Martxoko lehenengo osteguneko kontzertuetaz gain, martxoaren 23an izango da bigarren zita, ostiralez. Batetik, azken aldian ‘isilik’ egon diren The Brontes hiruko arabarra izango da, eta hauekin batera Nafarroatik etorriko diren Kaskezur laukotea da, “Azpisugeak” lana aurkezten.
Sarrerak jadan Hala Bedi Tabernan salgai daude.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!