Grebaren arrakastak Mercedeseko aurreakordioa kolokan jarri du
Zuzendaritzak eta UGT-CCOO-Ekintza-PIM blokeak aurreakordioa sinatu zuten asteartean, eta ELA-LAB-ESKk asteazkeneko greba deialdia mantendu zuten akordioak ez zuelako jasotzen soldata igoera KPIren araberakoa izatea. Langileek masiboki egin dute greba, ekoizpen katea gelditu dute berriz ere, eta goizean egindako asanbladan ostegun eta ostiralean ere greba egitea erabaki dute. Astelehenean erreferendumean bozkatuko da aurreakordioa.