Araba eta Nafarroako Udal eta Kontzejuek egungo trenbide azpiegitura modernizatzeko beharra defendatuko dute Madrilen
Toki erakunde horietako ordezkariak ekainaren 22an bilduko dira Kongresuko “Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Batzordea” osatzen duten ordezkariekin. Burgos-Gasteiz-Iruñea-Zaragoza trenbide sarea hobetzeko eta egokitzeko informazio azterlana egiteko aurrekontu partida lehenbailehen exekutatzeko beharra aldarrikatuko dute.