Oier Urrutia preso politiko gasteiztarraren lagun batek istripua izan du
Istripuaren ondorioz bisita galdu du. Dispertsio politika salatzeko elkarretaratzea egingo dute asteazkenean.
Oier Urrutia Gonzalez preso politiko gasteiztarraren lagun batek kotxe istripua izan du igande goizean, Logroñoko espetxera bisita egitera zihoala. Ezbeharra goizeko 10:30ak aldera izan da, Logroñon bertan, autobideko ordainlekua pasatu ondoren: beste kotxe batek atzetik jo egin duenean presoaren lagunaren kotxea izan da ezbeharra, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
Talkak kotxeko txapan izan du eragina eta atzeko gurpil bat lehertu egin da baina, zorionez, onik atera da Oier Urrutiaren laguna. Istripuaren ondorioz, bisita galdu dute lagunek eta Urrutiak.
2009an atxilotu zuten Urrutia eta irailaean kondenaren hiru laurdenak beteko ditu.
Etxerat elkarteak istripu berri hau salatu du, dispertsioak eragindako urteko bosgarren kotxe istripua izan da: “Ez dago euskal preso guztiak Zaballara ez hurbiltzeko, eta gaixo dauden eta adin nagusikoak diren presoak ez askatzeko arrazoi bakar bat ere”.
Etxerat elkarteak euskal gizarteari, eragile eta erakunde ezberdinei mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen die, dispertsioarekin behingoz amaitu arte.
Ezbeharra salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Etxerat elkarteak. Gasteizkoa, asteazkenean izango da, 20:0oetan Andra Mari Zuriaren plazan.
Bestalde, Etxerat elkarteak berak jakinarazi duenez, ostiraletan 20:00etan egiten den ohiko elkarretaratzea ez da ez da Andra Maria Zuriaren plazan izango, Desamparadas plazan baizik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!