Memoria historikoa | Lucrecia Perez gogoan
Josu Santamarinaren kolaborazioa.
1992ko azaroaren 13an, Lucrecia Pérez Matos dominikarra hil zuten tiroz Aravacan (Espainia) ultraeskuindar arrazista talde batek. Hutsik zegoen diskoteka batean afaltzen ari zen dominikar talde baten aurka hiru tiro egin zituzten. Bi tirok Lucrecia Pérez jo zuten. Tirokatzailea Luis Merino guardia zibila izan zen. Orduko eta egungo gertakarietatik tiraka kolaborazio berria harilkatu du Josu Santamarina historialari arabarrak.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!