Lurraren defentsa | Ura, lehorteak eta erabilera interesatuak
Hodei Rodriguezen denboraldiko lehen kolaborazioa.
Lurraren defentsako kolaborazioan Sukar Horia taldekoek hartu dute lekukoa, eta haiek izango ditugu aurten hilabetero kontu ezberdinak ekartzen. Gaur ura izan dugu Hizpide. Ur geza munduko ur guztiaren % 3a da soilik, eta horren % 70a nekazaritzarako erabiltzen da. Beste datu batzuk eman eta gero, uraren erabilera baldintzatzen duten faktore ezberdinak aipatu dizkigu. Energia enpresek egiten duten erabilera desegokia, turismoak ekarritako arazoak, uren kutsadura…
Sakon azaldu dizkigu kontu ezberdinak Sukar Horiako kideak. Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!