Irailaren 13an hasiko dira Zaramagako jaiak
Aste osoko egitaraua antolatu dute, haur, gazte eta helduentzako programazio zabalarekin. Asteburuan txosnagunean musika eskaintza izango da nagusi: Apolo G's, Begitruk eta Outgravity taldeen kontzertuak ostiralean; eta Rosa Mari, Papatrauma eta Azken Erromantikoak dj-ak larunbatean.
Irailaren 13an hasi eta 18ra arte ospatuko dira Zaramagako jaiak. Programazio zabala antolatu dute aste osorako: kultur eta kirol ekimenak; haur, gazte zein helduei zuzendutakoak.
Txosnagunean, asteburuan, musika eskaintza izango da nagusi: Apolo G’s, Begitruk eta Outgravity taldeen kontzertuak ostiralean; eta Rosa Mari, Papatrauma eta Azken Erromantikoak dj-ak larunbatean. Aurretik, baina, larunbatean, Munduko Arrozen jaialdia ospatuko da aurten berriro, Laudio plazan.
Urtero egin ohi duten bezala, Martxoak 3 elkarteak ere egin du ekarpena Zaramagako jaien egitaraurako. Asteartean, hilak 13, “Las otras víctimas. La violencia policial durante la transición (1975-1982)” liburua aurkeztuko du David Ballester egileak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!