Haizeari eta euriari aurre eginez Zaballako espetxe atariraino eraman du elkartasuna Sarek
Zaballako espetxera martxa antolatu du Sarek. Eguraldi euritsuari aurre eginez dozenaka lagunek Euskal Preso Politikoen etxeratzea aldarrikatu dute.
Urtarrilaren 11an Bilbon burutuko den manifestazio nazionalaren atarian, Sarek Zaballako espetxera martxa burutu du gaur “salbuespen espetxe politika behin betiko” bukatu dadin.
Dozenaka lagunek egin dute bat deialdiarekin. Martxa 11:30etan abiatu da Ruta de Europa hoteletik. Aurretik, hamarnaka gaztek bizikleta martxa egin dute Gasteizko Gaztetxetik abiatuta, Sareren mobilizaziora hurbiltzeko.
Martxan zehar, larriki gaixo dauden presoen egoera ekarri nahi izan dute gogora. 21 dira egoera horretan aurkitzen diren euskal presoak, Sarek preso hauen askatasuna exijitu du. Iragan urrian hil zen Jose Angel ochoa de Eribe Gorbeialdeko presoa, hirugarren graduan zela.
Sarek, datorren urtarrilaren 11an Bilbon egingo den Manifestazio Nazionalean parte hartzeko deia luzatu du Zaballako espetxe atarian burutu duen ekitaldian.
Argazki galeria
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!