Euskal Preso Politikoen etxeratzea aldarrikatu zuten, beste ostiral batez, Arabako plazetatik
Etxeratek hilabeteko azken ostiraletan egiten dituen Euskal Preso Politikoen etxeratzearen aldeko elkarretaratzeak deitu ditu berriz bi hilabetez ekimena bertan behera egon ostean. Ehunka lagunek bete zituzten Arabako plazak iragan ostiralean, maiatzak 29. Euskal Preso Politikoek 75 egunetik gora daramate bisitarik jaso gabe, ohiko komunikazioen berehalako berresartzea exijitu zuten.
Hilabeteko azken ostiraletako Euskal Preso Politikoen etxeratzearen aldeko mobilizazioak bueltan dira Arabako plazetara. Etxerat elkarteak, berriz ere, elkarretaratzeak deitu zituen iragan ostiralerako, maiatzak 29. Martxoan eta apirilean ez izan ziren mobilizazio hauek burutu Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz.
Arabako herri ugaritan burutu zituzten elkarretaratzeak Zuian, Agurainen, Oionen, Maeztun, Otxandion, Laudion, Amurrion, Orozkon, Urduñan eta Gasteizen. Ehunka lagunek egin zuten bat Etxerat elkartearen deialdiarekin. Aste honetan ere elkarretaratzeak egingo dituzte Araian, Zigoitian eta Urkabustaitzen.
75 egun baino gehiago daramatzate Euskal Preso Politikoek senide eta gertukoen bisitarik jaso gabe, Etxeratek hauen berehalako berrezartzea exijitu du, baita euskal preso guztien Euskal Herriratzea eta 65 urtetik gorakoen eta preso gaixo larrien askatzea ere.
Argazkiak
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!