Bizitzaren garestitzearen aurkako manifestazioa deitu dute larunbaterako
Kontseilu Sozialista Gasteiz-ek mobilizazioa deitu du martxoaren 19rako "Bizitzaren garestitzea gelditu!" lelopean. Argindarraren, gasaren, elikagaien edota gasolinaren prezioen gorakada salatuko dituzte.
Martxoaren 19ko arratsaldean mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako Kontseilu Sozialistek, “Bizitzaren garestitzea gelditu!” lelopean. Argindarraren, gasaren, elikagaien edota gasolinaren prezioen gorakada salatzea da manifestazioen xedea. Gasteizen Correos-en hasiko da, arratsaldeko 18:30etan.
Antolatzaileen arabera, bizitzaren kostua erritmo bizian ari da igotzen, gelditzeko itxurarik gabe. Pandemiarekin batera fenomeno hori bizkortu egin bazen, urte aldaketak eta gerra inperialistak joera hori aregotu baino ez dute egin. “Burgesiaren irabazi-tasa gero eta jasangaitzagoa da proletarioen bizkarretan”, salatu dute. Horren adibide dira gasolina, gasa, argindarra eta erosketa-saskiaren prezioen “errekor historikoak”.
“Basakeria horren aurrean” antolatu eta mobilizatzeko deia egin dute Kontseilu Sozialistek, eta larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia luzatu. “Jada agerikoa da politikari profesionalak, instituzio burgesak eta bankari zein enpresari handiak arazoaren parte direla; horrenbestez, geure kabuz ekitea baino ez zaigu gelditzen”.
๐๐๐๐๐ ๐๐๐๐๐๐๐๐| ๐๐ข๐ณ๐ข๐ญ๐ณ๐๐ซ๐๐ง ๐ ๐๐ซ๐๐ฌ๐ญ๐ข๐ญ๐ณ๐๐ ๐ ๐๐ฅ๐๐ข๐ญ๐ฎ!
Inposatzen ari zaizkigun bizi-bitartekoen garestitzearen aurka mobilizatuko gara ๐ฆ๐๐ซ๐ญ๐ฑ๐จ๐๐ซ๐๐ง ๐๐๐๐ง:
โฐ18:30
๐Correos pic.twitter.com/cFZMCwgiJx— Kontseilu Sozialista Gasteiz (@Kontseilua_Gast) March 11, 2022
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!