Arabako herri txiki ezberdinen arteko asanblada bat sortu dute
Herri Txikiak Bat izeneko asanblada sortu dute hainbat gaztek aspaldian sentitzen duten "hutsune" bat bete nahian.
Argantzun, Bernedo, Buradon Gatzaga, Urizaharra eta Zanbrana herrietako gazteek bat egin dute Arabako herri txiki ezberdinen arteko asanblada bat sortzeko: Herri Txikiak Bat asanblada.
Ohar batean azaldu dutenez, “bada aspaldian sentitzen dugun hutsune bat, elkartasun ezak sorturikoa beharbada. Arabako herri txikiak gero eta hustuago daude, beraien arteko loturak hilzorian eta beraien biztanleria pixkanaka zahartzen”.
Herri txikietan hazi direnek horrek dakarren “tristura” gaitzetsi dute, proposamen bat helaraziz horri buelta bat emateko: datorren urriaren 12an, “Espainiar estatuak bere inperioaren gorakada ospatzen duen egunean”, herri txikien eguna antolatu nahi dute herri hauetako gazteek.
“Egun zoragarri bat sortzeko asmoa dugu, jolas, eta jai giroz betea, baina kateak jarraipen bat izateko aukerak behatzen gabiltza: guztien artean antolatu eta urtetik urtera herri ezberdinetan ospatzea dugu xedetzat”, diote oharrean.
Zentzu honetan, sare sozial ezberdinak jarri dituzte martxan informatzen joateko eta antolatzaileekin harremanetan jartzeko. Informazio gehiago twitter kontuan emango dute jakitera: @herritxikiakbat
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!