Adurtzako jai herrikoiak ospatzen ari dira aste honetan
Ekainaren 13an hasi eta 19ra arte izaten ari dira Adurtzako jaiak. Asteburuan Nize, Oki Moki, Iramo eta Eh Mertxe! taldek kontzertuak emango dituzte, beste ekimen ugariren artean: kontzertuak, txapelketak zein bazkariak, besteak beste.
Adurtzako jaien txanda da oraingoan, auzoetako jaiek bete duten ekain honetan. Bi urteko geldialdiaren ostean, gogotsu heldu diete jaiei auzo asanblada eta jai batzordeek. Astelehenean, ekainak 13, hasi zituzten Adurtzan jai herrikoiak Adurtzine sorgina jaitsiaz batera. Aste tartez eta asteburuan, igandera bitartean, jarduera andana antolatu dituzte auzoko hainbat txokotan: txapelketak, tailerrak, elkarguneak, kalejirak, kontzertuak eta beste asko.
Atzo, ostegunez, txosnagunea ireki zuten, garagardo artisau eta pintxo-potez lagunduta. Ostiralean, bazkari autogestionatua egingo dute, auzoan irekiko den gasolindegi berriaren aurka. Arratsaldean ginkana, txapelketa eta kalejirak izango dituzte eta gauean konztertuak: Nize eta Oki Moki taldeak, 23:30etan hasita.
Haurrentzako hainbat jarduera izango dira larunbat goizean, eta eguerdian hasiko da Gazte Eguneko programazioa. Espekulazioaren aurkako poteoa, gazte bazkaria, futbolin txapelketa, Ttek Elektrotxaranga eta batukadaren ostean, kontzertuak egongo dira oholtzan: Iramo, Eh Mertxe! eta DJ Pezon.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!