1000 egun bete dituzte Kutxi 92 eta Txikita 14 etxebizitza okupatuek
Jaialdia antolatu dute, larunbat honetarako, Gasteizko Gaztetxean, okupazioen 1000 egunak ospatzeko
2017ko martxoan okupatu zituen Gaste Emantzipaziorako Sareak Kutxi kaleko 92. atariko eta Txikita kaleko 14. atariko blokeak. Bi eraikinak Ensanche 21en etxebizitzak ziren. Orain, okupazioak burutu zirenetik 1000 egun igaro direnean, hau ospatzeko jaialdia antolatu dute Gasteizko Gaztetxean abenduaren 21erako.
Arratsaldeko 20:00etan abiatuko dute ospakizuna, txupinazoa eta brindisarekin, “Squat Capital Histroy” argazki erakusketa ere prestatu dute eta bitartean gaztain erreak eta ardoa banatuko dituzte. Gaueko 22:00etan hasiko dira kontzertuak, “Republica del Miedo” eta “Ostabe” taldeak igoko dira oholtza gainera. Kontzertuak amaituta DJen ordua izango da, Komando Klitorix, DJ Mozolu eta DJ Elepunto egongo dira Gaztetxea girotzen.
👆Ensanche 21 da la cara!!!
🎞1/3 Fragmento de la rueda de prensa dada esta mañana.
1⃣0⃣0⃣0⃣ días ya desde la irrupción okupa en la ciudad. pic.twitter.com/1dy35Bs88y— GES (@GESGasteiz) December 17, 2019
Larunbateko jaialdia ez da okupazioen 1000 egunak ospatzeko GESek burutu duen ekintza bakarra. Aurreko astean zehar bideoak sareratu dituzte Ensanche 21en prentsaurreko bat imitatuz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!