“Estatutoa eta hauteskundeak dira borroka antiterroristarako gako nagusiak”
40 urte pasa dira Ispasterreko atentatutik. Argiako Zigor Oleagari elkarrizketa.
“1980ko otsailaren 1ean ETAk jauzi militarra eman zuen Ispasterren konboi armatu bati eraso egin eta sei Guardia Zibil hilaz. Atentatuan ETAren bi ekintzaile ere hil ziren, eta hurrengo egunean Batallón Vasco-Españolek beste bi euskal herritar hil zituen. Espainiako Gobernuak jeneral bat jarri zuen EAEn ordezkari. Garai politiko erabakigarriak ziren trantsizioaren eta prozesu autonomikoaren egonkortzerako.”
“Estatutoa eta hauteskundeak dira borroka antiterroristarako gako nagusiak.” Garaiko Ministroen kontseiluko bozeramailearen hitzak dira, testuinguru politikoaren erakusgarri. Zigor Oleagak idatzi du Argian Ispasterreko ekintzari buruzko erreportajea, eta Hizpidean izan dugu bera, sakonago ezagutzeko bertan gertatutakoa.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!