Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk
Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten atzo, igandean, egindako
Gure Eskuren hamargarren urteurreneko egitarauaren barnean, mendi martxa bat antolatu zuen Arabako Gure Eskuk igandean Trebiñun. «Euskal Herriak erabaki, Trebiñuk erabaki» lelopean abiatu ziren Mendizorrotzatik goizeko 9:30etan, eta Zaldiaran mendatea eta Arrieta mendia igaro ondoren Trebiñuko plazan elkartu ziren ekitaldia egiteko. Erdi Aroan ditu sustraiak Trebiñuko auziak eta biztanleei inposatutako erabaki «anakroniko» honi buelta ematera deitu zuten Gure Eskutik igandeko ekitaldian.
Trebiñuarrek erabakiak hartzeko daukaten «heldutasuna» goraipatu zuten antolatzaileek, eta bere etorkizuna erabaki dezakeen subjetu bakarra Trebiñuko biztanleria dela aldarrikatu zuten. Erantzukizun politikoak dituztenei eskatu zieten «eztabaida alderdikoiak alde batera utzi» eta herritarren eskakizunak asebetetzeko. Trebiñuko biztanleen bizitza erraztu eta arazo «enkistatu» hau askatzeko duten ardura nabarmendu zuten, «bizi garen garaiarekin bat etorriko den konponbide bat bilatzeko.
Gure Esku Arabaren aldarrikapenekin bat egin zuten Alternatiba, Elkarrekin Podemos, Eusko Alkartasuna eta Sortuk.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!