Pankarta informatiboak eskegi dituzte Kutxi kaleko taskeroek bezeroak sentsiblizatzeko
Bezeroak informatu eta norbanakoen ardura erregutuz, euskarri desberdinak jarri dituzte Aiztogile kalean zehar bertako establezimenduetako kideek. Udaletxeak gabezia nabaria duela salatu dute taskeroek "normalitate berriari" aurre egiteko ideia berri eta behin-behineko konponbideak bilatzerako orduan.
Kutxi kaleko taskeroek hainbat pankartaketa bestelako euskarri informatiboak jarri zituzten asteburuan. «Poteo arduratsu baten alde» bezeroak uneoro segurtasun eta prebentzio neurrien inguruan informatuta manetntzea da euskarrien helburua. Taskeroek «sentziblizazio eta informazio masiboaren bidez» norbanakoen ardurari erregutu nahi diote.
Udalaren gabeziei erantzunez
Iragan ekainaren 5ean agerraldia egin zuten Kutxiko taskeroek Gasteizko udalari bilera urgente bat exijituz, tabernen funtzionamendua eta biziraupena bermatuko zuten eskaerak helarazi ahal izateko. Geroztik bi aldiz elkartu dira Udaletxearekin eta gabezia nabarmenak igarri dituzte azken honen partetik ostalaritza lokalek bizi duten eta biziko duten egoerari aurre egiteko.
Taskeroek faltan bota dituzte «normalitate berriari» aurre egiteko «ideia berri eta behin-behineko konponbideak». Ez zaie aski iruditzen udalak gaiarekiko erakutsitako interesa eta «neurri eraginkor eta urgenteak hartu behar direla» uste dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!