Mercadona saltokia zigortu dute jarrera antisindikala egotzita
Gasteizko Lan Arloko epaitegiak ebatzi du zigorra Mercadonak ELAko ordezkari bati osagarri bat ordaintzeari uko egin ostean.
3.550 euro ordaindu beharko dizkio Mercadonak ELAko ordezkari bati hitzarmen kolektiboaren negoziazioaren baitan ordiandu gabeko kontzeptuengatik eta enpresaren politika antisindikalak eragindako kalte-ordianengatik. Horrela ebatzi zuen Gasteizko Lan Arloko epaitegiak Mercadonak jokabide antisindikala izan duela iritzita.
ELAk gogor salatu du Mercadonaren politika antisindikala, «onartezina da». Langileen ordezkarien oinarrizko eskubideak urratzen direla azaldu du sindikatuak, ordezkari sindikalen papera ezinbestekotzat joz, «enpresaren erabakien gainetik langileen interes kolektiboak zaindu ahal izateko».
Gertakari isolatu izatetik urrun
Ez da Mercadona ekintza sindikalaren aurka egiten duen lehenengo aldia izan. ELA sindikatuaren iritziz «zuzendaritzak lan-baldintzak indarrez ezarri nahi ditu», bide horretan langile-ordezkariak eta langileak berak «beldurtzeko» kanpiana bat abiatu du. ELAk politika antisindikalak onartuko ez dituela adierazi du eta Mercadonaren jarrera hauen atzean, zuzendaritzak, langileen baldintzak hobetzeko eskaerak oztopatzea helburu duela gehitu du.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!