Kamioilari bat hil da Zanbranan, zirkulazio-istripuan
AP-68 autobidean, Zanbrana aldean, kamioilari batek bizia galdu du gaur goizeko 7:00ak inguruan. Ibilgailua errepidetik irten da.
39 urteko gidaria kamioiaren kabinaren barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Anbulantziako osasun zerbitzuek baieztatu dute heriotza.
LAB sindikatuaren datuen arabera, 2023an dagoeneko 16 langile hil dira lan istripuz Euskal Herrian; horietatik lau Araban. Transportisten sektorean prekarietatea «behin betiko» bukatu dadila exijitu du sindikatuak.
Lanaldi luzeak, estresa, presioak, garraioaren truke ordaintzen den prezio baxua eta elikadura txarra dira LABek salatzen duen garraio sektorearen ezaugarrietako batzuk.
Garraio sektoreko langileek pairatzen dituzten lan baldintza gogorrak gogorarazi ditu ELAk, eta istripuak prekarietateak eragiten dituela.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!