Jaurlaritzak ez du baimenik emango Arkamu eta Iturrietako parke eolikoekin aurrera egiteko
Araban aurreikusitako bi parke eoliko handienek ez dituztela ingurumen-baldintzak betetzen ebatzi du Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Ingurumen Sailak.
EITB eta Arabako Aleak jakitera eman dutenez, Eusko Jaurlaritzak ez dio baimenik emango Aixeindar sozietate publiko-pribatuari Arkamu eta Iturrietako parke eolikoen proiektuekin aurrera egiteko, ingurumen-baldintzak betetzen ez dituztelako. Hala ere, ez dute oztoporik ikusi Labraza eta Azazetako proiektuei dagokionean.
Arkamu eta Iturrietako proiektuak dira aurreikusitakoen artean handienak. Arabako Foru Aldundiak alegazioak aurkeztu zituen bi parke horien kontra, animaliei eta paisaiari eragin diezaieketen kalteengatik. Arabako Alearen arabera, Foru Aldundiko teknikarien txostenak erabakigarriak izan dira Eusko Jaurlaritzak atzera egiteko.
Rebeka Gonzalez de Alaiza, Arabako Mendiak Aske plataformako bozeramaileak, Radio Vitorian adierazi du gaur goizean Eusko Jaurlaritza egiten ari dena «estrategia tranpatia» dela, parke eolikoak egiteko hainbat proiektu aurkeztu dituztelako, gero horietatik bi soilik aukeratu eta ingurugiroarekin konpretituta daudelako itxura emateko. Gainera, kontzejuen soberania errespetatzen ez dutela salatu du, horiek uko egin baitiete proiektuei, lurrari eta ingurumenari egiten dieten kalteagatik.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!