Ikus-entzunezkoetan «euskara erdigunean» jartzeko eskatuko dute Gasteizen
Maiatzaren 18an izango da euskalgintza eta kulturgintza arloko hainbat ordezkarik deitutako manifestazioa; Foru plazatik abiatuko da, 17:30ean. through Alea.eus
Aldatu gidoia euskararen alde lelopean, maiatzaren 18an Gasteizen egingo den manifestazioarekin bat egiteko deia egin dute kultura, euskalgintza, hezkuntza eta ikus-entzunezko arloko hainbat ordezkarik. Euskarari «aukera leiho bat» ireki nahi diotela azaldu dute antolatzaileek Altsasun eginiko agerraldian, eta horretarako «denen bultzada» beharrezkoa izango dela.
Gogoratu dute euskal irrati-telebista publikoa «euskara biziberritzeko eta euskal kultura sustatzeko» sortu zela, baina kezkaz adierazi dute urteak direla EITBk jaiotzako helburu horiek «baztertu» zituela. Euren esanetan, «marko espainiarra gailendu» da EITBn, eta horrek «galbidera» darama hizkuntza komunitatea. Baina, EITBz harago ere, Aldatu Gidoia ekimeneko kideek nabarmendu dute Lakuako Gobernuaren kultura eta ikus-entzunezkoetako politikek ez dituztela «inondik ere herritarren hizkuntza eskubideak bermatzen», zineman zein streaming plataformetan gaztelerazko eskaintza delako nagusi, eta euskarazkoak «ia ez duelako tokirik».
Maiatzaren 18ko manifestazioarekin euskara «erdigunean» jartzeko eskatuko diote Eusko Jaurlaritzari; kultura-politiketan, EITBn eta EITBz harago, zineman eta plataformetan, «euskara erdigunean» jartzea. Manifestazioa Foru Plazatik abiatuko da, 17:30ean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!