Hitzaldi-zikloa aurkeztu du Araba Bizirik!-ek
Gaur, irailak 24 hasiko da zikloa eta urriaren 23an amaitu, manifestazioa deitua duten egunean. Arabako hainbat herritan izango dira hitzaldiak.
Araba Bizirik! plataformak hitzaldi-zikloa abiatuko du gaur, irailak 24, eta urriaren 23an amaituko da. Izan ere, Arabako lurra defendatzeko manifestazioa deitu dute egun horretarako, eta deialdiari begira egiten ari diren aurrelanketaren baitan kokatu dute zikloa.
Hitzaldi horiek «bizitza eta gure lurraldea mehatxatzen duten makroproiektuen aurrean» planteatzen dituzten arrazoiak azaltzeko beta izango dira, eta baita «alternatibak eztabaidatzeko topagune» ere.
Gaur izango da lehen hitzaldia, Aguraineko gaztetxean, Aroztegia gelditzeko borrokaren ingurukoa. Beste sei hitzaldi izango dira urrian zehar Araban. Azkena urriaren 23an izango da Gasteizko gaztetxean, mobilizazioa deitu duten egunean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!