Hasi dira Judimendiko jaiak prestatzeko lanak
Asanblada irekia egingo dute astelehenean, martxoak 14, Judimendiko Auzo Elkartean. Judimendikoa den eta auzoaren komunitatearen parte izan nahi duen edonori zuzendu diote bilerara gerturatzeko gonbidapena.
Udaberria gerturatzen hasia da eta gero eta gertuago daude Judimendiko 2022ko jaiak, ekainaren amaieran ospatu ohi dira eta. Urtero bezala, jai batzordea hasi da dagoeneko antolakuntza lanak prestatzen. Horretarako, asanblada irekia egingo dute astelehenean, martxoaren 14an, arratsaldeko 19.00etan Judimendikoauzo elkartean (Cola y Goiti kaleko 5. zenbakian). Bilerara gerturatzeko gonbidapena luzatu diote Judimendikoa den eta auzoaren komunitatearen parte izan nahi duen edonori.
Izan ere, Judimendiko jaiak «betidanik izan dira herrikoiak, auzotik eta auzoarentzat». Auzolanean eta elkarlanean daude oinarrituak, eta auzokide guztien parte hartzea eskertzen dute antolatzaile eta bizilagunek.
Azken bi urteetan pandemiak jaietako jarduna asko mugatu badu ere, festak aurrera ateratzeko apostua egin dute, «inoiz baino indar handiagoarekin». Bi urte dira bilera irekiak egiten hasi zirela Judimendiko komunitatea osatzen duen oro gonbidatuz: auzoko norbanako zein agenteak, kolektiboak, komertzioak, tabernariak, elkarteak, aisialdi taldeak eta adinekoen zentroa tarteko. Aurten ohiko jaiak berreskuratzeko apustua egin nahi dute, txosnagunera bueltatuz, beti ere pandemiaren egoerak posible egiten badu.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!