Grebara jo dute Mercedeseko suhiltzaileek
Greba mugagabea hasiko dute Mercedeseko suhiltzaileek. Langileek hilabeteetako blokeoa salatu dute lan eta soldata baldintzen negoziazioan.
Gasteizko Mercedes fabrikako suhiltzaile industrialek greba mugagabera jotzea erabaki dute, urtarrilaren hamabostetik aurrera. Erabakia “hilabeteetako blokeoaren, benetako aurrerapenen faltaren eta lan baldintzen suntsipenaren ondorioz” hartu dutela adierazi dute. PREVINSA enpresak kudeatzen du Gasteizko lantegiko suhiltzaile industrialen zerbitzua.
Langileek hitzarmena blokeatuta dagoela salatu eta soldatak “bizitzaren kostutik urrun” daudela azaldu dute. Horrekin batera, lanaldi luzeegiak direla ohartarazi dute eta “plantilla eskasa eta gainkarga konstantea” direla azpimarratu dute. Ondorioz, beren lan osasuna arriskuan dagoela azaldu eta honek egunero fabrikan ematen duten prebentzio zerbitzuaren eta esku hartzearen kalitateari eta segurtasunari ere eragiten diela esan dute.
Langileek lan baldintza duinak, errespetua eta akordioen betetzea exijitu dituzte.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
