Gazte Karpak jaietako egitaraua aurkeztu du
Gasteizko Txosnetan abuztuaren 2tik 9ra kokatuta egongo den Gazte Mugimenduaren karpak egitarau oparoa prestatu du.
Gasteizko Txosnetan errotu den Gazte Karpak egunez-eguneko egitarau aurkeztu du. Azken egunetan, karpak kudeatzen dituen sare sozialetan kontzertu eta emanaldi ezberdinak iragarri dituzte, baina ordua eta eguna zehazteke zeuden.
Gazte Karpa, txosnagunea bezala, abuztuaren 2tik 9ra irekita egongo da, zortzi gau beraz eta gazteen egun nagusia abuztuaren 7a, asteazkena, izango da: Gazte Eguna.
Berritasun ezberdinak dituzte egitarauan: gazte afaria Gaztetxean, umeentzako txokoa, kontzertu ezberdinak egunero… Urtero egin ohi den akelarrea Gazte Egunean izango da.
Gasteizko Txosnak, egunez-egun
Txosnetako egitarauari dagokionez, Entxosnatu Eguna abuztuaren 3an izango da, Elkartasun Eguna 5ean, Egun Feminista 6an, Gazte Eguna 7an eta 8an Ikasle Eguna. Aurten, gainera, bere garaian klasikoa bilakatu zen jai bat berreskuratu da: Bitsa jaia.
Datorren astelehenean, 29an, nobedade gehiago espero dira: Gasteizko Txosnek agerraldia eskainiko dute eta Txosnisaria nork jasoko duen jakingo dugu orduan. Muntaketa lanak, berriz, datorren asteartean, uztailaren 30ean hasiko dira.
Abuztuak 2, ostirala
- 20:30 Txosnagunera kalejira Andra Mari Zuriaren plazatik.
- 21:30 Inaugurazio ekitaldia eta txosnisaria.
- 22:00 Kontzertuak: ALDAKAN BELTZ, ERATU, SU TA GAR eta DJ PEREZ TROIKA SOBIET.
Abuztuak 3, larunbata | Entxosnatu Eguna
- 10:00 Irrien Lagunak ikuskizuna.
- 12:00 Bertso Saioa.
- 13:00 Herri Kirolak.
- 14:30 Entxosnatu eguneko Bazkari Herrikoia.
- 17:00 Dantza plaza eta umeen txokoak: jolasak, ginkana, ipuin kontalaria, magoa, puxikak…
- 22:00 Kontzertuak: GARILAK 26 eta DJ MALANDRO
Abuztuak 4, igandea
- 22:00 Kontzertuak: TARA, TRIKOMA, SKABIDEAN & THE BLACK BIRDS eta AIARALDEKO SOUND SYSTEM.
Abuztuak 5, astelehena | Elkartasun eguna
- 15:00 Herri bazkaria.
- 21:30 Elkartasun eguneko ekitaldia.
- 22:00 Kontzertuak: DUPLA, ZEA MAYS eta DJ ELEPUNTO.
Abuztuak 6, asteartea | Egun Feminista
- 13:30 Marianitada.
- 15:00 Bazkari feminista.
- 16:00 Bazkaloste musikatua.
- 22:00 Kontzertuak: NERABE, TRIBADE, THE BABOON SHOW eta DJ KOMANDO KLITORIX.
- 23:30 Egun feministako ekitaldia.
Abuztuak 7, asteazkena | Gazte Eguna
- 14:30 Gazte bazkaria.
- 22:00 Kontzertuak: ANITA PARKER, ESNE BELTZA eta DJ GIMBLEE (bitsa jaia – fiesta de la espuma).
- 23:30 Gazte eguneko ekitaldia.
Abuztuak 8, osteguna – Ikasle eguna
- 14:30 Ikasle bazkaria.
- 16:30 Bertso saioa.
- 17:30 Karrikan saioa.
- 22:00 Kontzertuak: NAFARROA 1512, KOP, KALEKO URDANGAK eta ELKARR KOLEKTIBOA.
- 23:30 Ikasle eguneko ekitaldia.
Abuztuak 9, ostirala
- 22:00 Kontzertuak: GORPUZKINGZ, MAFALDA eta DJ IRREGULAR.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!