GAMEKO enpresan greba egingo dute langileen kaleratzea salatzeko
Ekaineko astearte eta ostegun guztietan greba egingo dute. Bi langile kaleratu dituzte eta langileen iritziz enpresak bilatzen duen bakarra "jendea beldurtzea eta lan baldintzak prekarizatzea da".
CIE Automotive taldeko GAMEKO enpresako langileek greba egingo dute asanbladako gehiengoak hala onartu eta gero: ekaineko astearte eta ostegun guztietan greba egingo dute. ELA sindikatuak salatu duenez, «kaleratze bidegabeei aurre egiteko eta enpresak darabilen jazarpenarekin bukatzeko» asmoarekin egingo dute greba.
Sindikatuak salatu duenez, Goiaineko (Legutio) Industrialdean kokaturik dagoen enpresak bi langile kaleratu ditu «inongo arrazoirik gabe». Gainera, ELAren esanetan, kaleratze horiek enpresako enplegu politikaren barnean daude eta «bilatzen duten bakarra jendea beldurtzea eta lan baldintzak prekarizatzea da».
Langileen iritziz, otsailetik aurrera enpresak «beldurraren, jazarpenaren eta hertsapenaren» politika abiatu zuen langileeak presiontzeko. Orduan, enpresa-batzordeak (3 ELA 1 CCOO) lan-ikuskaritzan salaketa bat jarri zuen enpresa egiten zegoena salatzeko. Langileek asanbladan onartu zuten grebara joatea kaleratua izan nahi ez zuen langile bat kaleratzen bazuten.
Eta hala gertatu da: bi langile kaleratu dituzte eta asteartean lehen greba eguna egingo dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!