«Dolurik gabe diogu: Espainiapean ezin da»
Ekintza egin du Ehun euskal errepublikarren mugimenduak Gasteizen, Eusko Jaurlaritzan. "Dolurik gabe diogu: Espainiapean ezin da" lelopean zabaldu dute sare sozialetan bideoa. "Elektriken mafiei aurre egiteko" bi modu ezberdin azaltzen ditu.
Sare sozialetan zabaldu dute ekintzaren bideoa, agiri batekin batera. Irudietan, alde batetik, Ehun-eko ekintzaile bat Gobernu autonomikoak Gasteizko Donostia kalean duen egoitzako argiak estaltzen ageri da eta bestetik, «elektriken mafiei aurre egiteko» bi modu ezberdin azaltzen ditu bideoak.
Zabaldutako agirian diotenez, «egiturazko arazoak, eliteentzako negozioak dira, horrela aberasten dira aspalditik. Horregatik, 78ko erregimenari edo frantziar erregimenari egiturazko arazoak konpontzea eskatzea, antzua dela iruditzen» zaiela adierazten dute.
Garai ilunak bizi ditugula eta etorkizun hurbila are ilunagoa datorrela dio Ehun-ek. «Horregatik, herri mugimendu guztiei, «estatu auzia»-ren inguruan hausnartu eta eztabaidatzera gonbidatu nahi» ditu euskal errepublikarren mugimenduak.
Azkenik, mugimenduak ateak zabalik dituela dio, «bizitzea mereziko duen bizitza nahi duen ororentzat.»
Hemen bideo osoa ikusgai:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!