Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harroko jaiak
Ekainaren 28tik Uztailaren 4ra izango dira Gasteizko Alde Zaharreko jai alternatiboak. Egitarau oparoa osatu dute, oztopo guztien gainetik.
«Etxean intxaurrak hiru, auzora atera eta hamahiru!» leloarekin ospatuko dira aurtengo Zaharraz Harro jaiak. Aste osoko programazioa antolatu dute, eta pandemiak ekarritako zailtasunen gainetik, lortu dute betiko Zaharraz Harroko jaien antzekoa izango den egitaraua osatzea, gauza batzuk aldatu beharko badira ere.
Imanol Aranburu Zaharraz Harroko kidea da, eta berarekin hitz egin dugu Hizpidean. Jaien prestaketetan izandako arazoak aipatu dizkigu, pandemiaren eragina nola eraman duten, eta egitaraueko elementu batzuk nabarmendu dizkigu.
Bestalde, kalearen erabilera publikoa aldarrikatzeko parada izan dugu Imanolekin. Covidaren garaietan zailagoa bada ere, kaleak hartzeko deiak bizirik jarraituko du aurtengo jaietan ere. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Aurtengo egitaraua hemen ikusgai. Ginkanan izena emateko zhakademiazoroa@gmail.com helbidera idatzi behar da.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!