Araban amaituko dira prekarietateari aurre egiteko martxak
Ernai Gazte Antolakundeak deituta, Gasteizen amaituko dira 'Bizitzak biziarazi' martxak.
Dozena bat gazte bildu ziren astelehen arratsaldean Gasteizko erdialdean. Ez ziren, hala ere, kasualitatez San Prudentzio kalean bildu: «Inposatzen diguten ereduaz nazkatuta gaude eta hemen atzean daukaguna ederki ongi irudikatzen du zer nolako hiri eredua bultzatzen ari diren gaur egungo agintariek», adierazi zuten urrezko milia deritzonaren espazioetan.
Ekainaren 13an eta 14an, Ernai Gazte Antolakundeak antolatuta eta Bizitzak biziarazi lemapean, martxa ezberdinak egingo dituzte Euskal Herri txoko ezberdinetan. Ostegunean, mahainguruak eta ekimen ezberdinak egongo dira auzo ezberdinetan eta ostiralean, goizetik hasita hiriko kaleak astinduko dituzte gazteek: «Ostiral arratsaldeko (18:00) ekimenaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, prekarietatearen aurkako mobilizazioa izango baita».
Larunbatean, ekainaren 15ean, Gasteizen ekitaldi zentralak egongo dira, Euskal Herri mailakoak: 12:00etan Artium plazan bilduko dira, harrera asanbladan, eta 19:00etan amaiera ekitaldia egingo dute.
«Gazteok pairatzen duguna, esplotazio berdinaren forma konkretua besterik ez da eta honen aurrean argi daukagu borrokak soilik era kolektiboan irabazi ahal ditugula»
Agerraldian salatu dutenez, gazteei ezinezkoa zaie bizitza duin bat garatzea, alokairuan etxe batean bizitzeko metro karratua 10 eurotik gora baldin badago –etengabeko igoeran ELA sindikatuak informe batean azaldu duenez- eta aisialdirako eskaintza nagusietako bat joko-aretoak badira.
Gazteak kontutan hartu gabe hiria
Josean Querejetaren Final Four saskibaloi txapelketa edota Juan Maria Uriarte enpresariak buru duen urrezko milia bezalako proiektuak gogor salatu dituzte. «Enplegua sortuko dutenaren
aitzakipean saltzen digute eredu hau, baina honen bitartez ezkutatu besterik ez dute egiten, gure lana dela aberastasuna sortzen duena«. Zentzu honetan, Gasteiz hiria «merkantzia» izango balitz bezala saldu nahi dutela uste dute. «Hiria gurekin kontatu gabe saltzen ari dira, bertakoon bizitzak eta bizi-ereduak kontuan hartu gabe. Are gehiago, gure kontura saltzen ari dira».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!