Arabako herri txiki ezberdinen arteko asanblada bat sortu dute
Herri Txikiak Bat izeneko asanblada sortu dute hainbat gaztek aspaldian sentitzen duten "hutsune" bat bete nahian.
Argantzun, Bernedo, Buradon Gatzaga, Urizaharra eta Zanbrana herrietako gazteek bat egin dute Arabako herri txiki ezberdinen arteko asanblada bat sortzeko: Herri Txikiak Bat asanblada.
Ohar batean azaldu dutenez, «bada aspaldian sentitzen dugun hutsune bat, elkartasun ezak sorturikoa beharbada. Arabako herri txikiak gero eta hustuago daude, beraien arteko loturak hilzorian eta beraien biztanleria pixkanaka zahartzen».
Herri txikietan hazi direnek horrek dakarren «tristura» gaitzetsi dute, proposamen bat helaraziz horri buelta bat emateko: datorren urriaren 12an, «Espainiar estatuak bere inperioaren gorakada ospatzen duen egunean», herri txikien eguna antolatu nahi dute herri hauetako gazteek.
«Egun zoragarri bat sortzeko asmoa dugu, jolas, eta jai giroz betea, baina kateak jarraipen bat izateko aukerak behatzen gabiltza: guztien artean antolatu eta urtetik urtera herri ezberdinetan ospatzea dugu xedetzat», diote oharrean.
Zentzu honetan, sare sozial ezberdinak jarri dituzte martxan informatzen joateko eta antolatzaileekin harremanetan jartzeko. Informazio gehiago twitter kontuan emango dute jakitera: @herritxikiakbat
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!